40.BIDEGURUTZEA PROZESUA
40.BIDEGURUTZEA PROZESUA
40. BIDEGURUTZEA 2022 urtetik su txikian sukaldatzen, modu pausatuan lantzen dagoen epe luzeko berrikuste, sakontze eta expantsio prozesu bat da, bere baitan eta seriazio baten antzera, proiektu ezberdinak jasotzen dituena.
Bada, profesioan 20 urtetik gorako ibiliarekin, Myriam Perez Cazabonen ibilbidearen memoria lanketa bat; aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera begiratze bat, edo ber-begiratze bat. Bada, ere, bidean egote eta egite etengabe bat.
40. BIDEGURUTZEAn, gaur egun arte, irakurketa denbora luze eta amaigabe baten aztarna txiki batek, ikerketa ildo nagusi batek, bi elkarlanek eta izen bereko sorkuntza proiektu batek egiten dute bat edo elkarbizitzen dira: artxipielago bereko irlak edota mendikate bat bailiran. Erroan, guztiak bilduz eta lotuz, galdera amankomunak: ZER, ZENBAT, NOLA eta ZERTARAKO.
40. BIDEGURUTZEA bada, disziplina ezberdinetako artista lagunek babesturik eta akonpainaturik, bakardadetik igarotze bat pentsamendu, ekintza eta paisaia desberdinetan zehar. Hausnarketak, kezkak eta desirak bilduz barrurantz begiratze eta entzute bat, hiru arloetatik (pertsonala, profesionala eta soziala) eta hiru ideia nagusiren inguruan: gorputz-pentsagarria, gorputz-sentikorra eta gorputz-politikoa.
Badu espazio hutsetatik asko, eta gelditasunari denbora eskeintzetik. Baita paisaia zabal eta infinituen iruditegitik, mantso ibiltzetik eta bidai-mapetatik. Badu ere, ozeneko pentsamendu eta barne-ohiuetatik; azaletik, hezurretatik eta haragitik. Gorputz zaurgarri, mugimedu sotil eta dantza biluzitik.
40. BIDEGURUTZEA, narrazio ekintzaren plastikotasuna ardatz duen ikerketan sakontze bat da, gorputz, soinu eta material ezberdinen erabilera bide eta dantzaren berezko komunikaziorako balioa sostengatuz. Eta bada ere, koreografia sorkuntzaren eta idazketaren gerturatze humil eta xamur bat.
Prozesuaren barruan 5 eremu daude:
SORKUNTZA KOREOGRAFIKOA SINTONIZATZEKO IRAKURKETAK
(ARTIK 2023) edo irakurketa denbora luze eta amaigabe baten aztarna txiki bat.
ISILTASUNA ZIZELKATZEN / ESCULPIENDO EL SILENCIO
Elkarlana (Donostiako Musika Hamabostaldiko Tabakalera Dantzan Sorkuntza egonaldiaren baitan, 2024): Sofia Martinez konposatzailearekin eta Lallemen-Marques kitarra bikotearekin.
ENTZUTEN NAUZU? SAIAKERA GORPUZTU BAT
Ikerketa egonalditik (SORTUTAKOAK, 2024) eratorritako hitzaldi-dantzatu-perfomatikoa.
«ez ezabatu gorputza; ez ezabatu dantza»
HARRIAK, AZALERAK, TOLESDURAK
Sorkuntza elkarlana Dantzaz-ekin (KINTSUGI proiektuaren baitan, 2025)
«zer idazten dute gure gorputzek?»
Teaser: https://vimeo.com/1101154558
40. BIDEGURUTZEA | CC nº40 PIEZA
Sorkuntza proiektua (2026)
«beti bada bide berri bat»