40.BIDEGURUTZEA
40.
BIDEGURUTZEA
Estreinaldia: 2026/02/21 Gazteszena (Donostia)
50’
Aretoa | Ez-ohiko espazioak (barnealdean)
Teaser: https://vimeo.com/1168506509
Teaser pieza + instal.: https://vimeo.com/1170338302
“Behin eta berriz errepikatzen zaidan amets bat dut, hortz guztiak etengabe erortzen zaizkidanarena. Zer edo zerren amaiera isladatzen omen du… Izan daiteke bidegurutze baten erdian aurkitzen gareneko momentu horietako bati egokitzea: atzean zein bide utzi? Aurrerantzean zein aukeratu? Baditut gainazaleko geruza gogorrak desegiteko eta itzalean, bazterrean edo zirriborroetan geratzen diren beste egiteei atenditzeko nahia eta beharra. Pilatu zaizkit norabide argirik gabeko une nahasiak. Eta orain…? Zer egin, norantz jo, nola egokitu?”
40. BIDEGURUTZEA Myriam Perez Cazabonek lehen pertsonan bizi duen inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat.
Bada, 45 urte beteren bueltan eta profesioan 20 urte baino gehiagoko ibiliarekin, norbere ibilbidearen memoria lanketa bat; aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera begiratze bat, edo ber-begiratze bat. Epe luzeko berrikuste, sakontze eta espantsio prozesu baten parte, bada ere, bidean egote eta egite etengabe bat: pentsamendu, ekintza eta paisaia ezberdinetatik bakardadean igarotze bat.
Batera uztartzen ditu orainean egotearen eta denboran irautearen soiltasuna eta irmotasuna, sortzaile/dantzariaren izaera zaurgarria eta poetikotasunari nahiz iruditeriari lotutako paisaien eraikitzea, bakarlan modura eszenaratutako manifestu intimo honetan.
Proposamen eszenikoan zeharkaturiko hausnarketak eta paisaiak, prologo/epilogo gisa aurkeztutako argazki instalazioarekin osatzen dira, non publikoarekiko hartu-eman iraunkorrago baterako bidea zabaldu nahi den.
Bada beti bide berri bat. Beste bide bat…
FITXA ARTISTIKOA
Ideia, zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: MYRIAM PEREZ CAZABON
Soinu konposizioa: IDOIA HERNANDEZ – HATXE
Argazki instalazioa: AITZIBER ORKOLAGA
Jantzi diseinua eta errealizazioa: CLARA VIRGILI
Laguntza artistikoa eta kanpo begirada: AINARA LEGARDON, OIHANA VESGA, NAGORE LEGARRETA, BERTHA BERMÚDEZ, ADRIANA POUS
Soinua: IÑIGO EGIA
Argiztapena: SERGIO GARCÍA
Material grafikoa eta ikus-entzunezkoa: NAGORE LEGARRETA, KENSA PRODUKZIOAK
Ekoizpena eta banaketa: NERI(H)ARI – MYRIAM PÉREZ KAZABON
Dirulaguntza: EJ-GV KULTURA SAILA, LEGAMIA — ERRENTERIAKO UDALA
Babesa eta elkarlana: DONOSTIA KULTURA, GIPUZKOAKO DANTZAGUNEA, DANTZAZ.
PROIEKTUAK