ENTZUTEN NAUZU?

SAIAKERA GORPUZTU BAT

ENTZUTEN NAUZU?

SAIAKERA GORPUZTU BAT

Estrei­nal­dia: 2024/11/08 Dan­tza­gu­nea (Erren­te­ria)
40′ per­for­man­cea + 20′ media­zioa
Ez-ohi­ko espa­zioak (bar­neal­dean)
Teaser‑a: https://vimeo.com/1017523796

Estrei­nal­dia: 2017/10/07 Azku­na Zen­troa (Bil­bo)
20’
Esze­na | Kalea | Ez-ohi­ko espa­zioak
https://vimeo.com/1017523796

40. BIDEGURUTZEA / CC nº 40 PROZESUA ize­ne­ko proiek­tu zaba­lak bar­ne har­tu duen “Entzu­ten nau­zu? Zeo­zer kon­ta­tu nahi nizu­ke… SAIAKERA GORPUZTU BAT” iker­ke­ta ata­la publi­koa­re­kin kon­par­ti­tzea dakar pro­po­sa­men hibri­do honek; gehie­ne­tan baka­rrik egin eta oro­ko­rrean ikus­te­zi­na izan ohi den ibi­lia aza­le­ra­tzea eta par­te­ka­tzea: baz­te­rrean gera­tzen dire­nak, saia­ke­ra inper­fek­tuak, gor­puz­ke­ra zaur­ga­rriak bil­tzen dituena.

Esen­tzian, bada, Myria­mek sor­tzai­le gisa erai­ki­ta­ko hiz­kun­tza koreo­gra­fi­koa ber-azter­tze­ko eta ber-uler­tze­ko aha­le­gi­na, lau ideien ingu­ruan: Zer? Zen­bat? Nola? Zer­ta­ra­ko? Bada gal­de­rez bete­tze eta zalan­tzaz janz­te bat. Bada dese­rai­ki­tze­tik berre­rai­ki­tze bat.

Hau da, nor­be­re egi­teen, sen­tsi­bi­li­ta­teen eta pen­tsa­men­duen ingu­ru­ko iker­lan arkeo­lo­gi­ko-per­for­ma­ti­ko bat. Erai­ki­ta­koa­ren tra­za­du­ra narra­tsa espa­zio poe­ti­ko­ra ekar­tze­ko saia­ke­ra bat. Sor­men-pro­ze­suei ‑eta bere bai­ta­ko iker­ke­ta eta haus­nar­ke­tei-  izae­ra esze­ni­koa eskein­tze­ko desi­ra bat.

Badu lite­ra­tu­ra­tik, filo­so­fia­tik eta pen­tsa­men­du garai­ki­de­tik iren­tsi­ta­koak lise­ri­tze­ko beha­rra, Arte pro­fe­sio ezber­di­ne­ta­ko la(gu)nkideetatik edan­da­koek lagun­du­ta. Prak­ti­kan jarri nahi dira, Arti­sau­tza­tik eta Arte-zain­tza­tik, orai­nean eta gel­do­ta­su­nez, “bes­te” egi­teak eta lan­tzeak. Eta badi­tu, nor­be­re tri­pak eta haus­nar­ke­tak nahas­pi­la­tu­ta. Denak, elka­rri hiz­ke­tan eta entzunez.

Saia­ke­ra gor­puz­tu bat; (barne)hitzaldi dan­tza­tu bat.
Myria­men 3 aurre-gertakari:

1. “HATXE‑k (Idoia Her­nan­dez musi­ka­ria) mikro­fo­no bat opa­ri­tu dit. Eta orain zer?”

Gor­pu­tza­ren adie­raz­bi­dea gopu­tze­tik hara­ta­go bila­tze­ko nahia, beha­rra eta bul­tza­da entzun deza­ket. Hitza­ren eta mugi­men­dua­ren arte­ko uztar­ke­ta eta pen­tsa­men­dua­ren eta hitza­ren arte­ko zubi lana gau­za­tze­ko bidea, aurrez-aurrea jarri diz­kit mikro­fo­no honek.

2. “Ira­kur­ke­ta ezber­di­ne­tan zehar buzeoan nabil, gero eta sakonago…”

Gal­de­ren kon­te­ne­do­re, hitz-adie­raz­bi­deen aur­ki­bi­de eta eus­ka­rri, ikus­mi­ra zabal­tze­ko mapa. Pen­tsa­men­duak arti­ku­la­tu, uler­tu, gara­tu eta sakon­tze­ko balia­bi­de poe­ti­koa. Haus­nar­ke­ta­ra­ko ige­ri­le­kua: azpi­ma­rra­tu, berri­da­tzi, artxi­ba­tu… gogoan man­ten­tze­ko eta pre­sen­te iza­te­ko, gor­pu­tze­tik at egin­da­ko tatuaiak bailiran.

Hauek izan dira NERI(H)ARIren sor­men-pro­ze­sue­tan oina­rri teo­ri­ko, jarrai­bi­de, ohar. Eta bidean azal­du­ta­ko gal­de­ra sor­ta­ri eran­tzu­na bila­tze­ko helduleku.

Ira­kur­ke­ta ezber­di­ne­tan zehar buzea­tzen jarrai­tzen dut, gero eta sako­na­go. Orain, noiz­behin­ka, burua ate­ra eta esku­ra­tu­ta­ko haus­nar­ke­tak leho­rre­ra eka­rri nahi ditut: orde­na­tze­ko, elkar itxas­te­ko, oze­nean ira­kur­tze­ko, gor­putz posi­zio ezber­di­ne­ta­ra era­ma­te­ko, espa­zioan berridazteko…

3. “45 urte­ren buel­tan… zein gor­putz, zein dantza?”

Nahas­tu zaiz­kit gor­pu­tza­ren eral­da­ke­ta­ren, kon­tzi­lia­zio hain­ba­ten, Arteak eta Kul­tu­rak jasa­ten duen indus­tria-era­gi­na­ren eta azken aur­tee­ta­ko egoe­ra geo­po­li­ti­koa­ren errea­li­ta­teak, zei­nak gero eta pisu­tsua­goak bizi ditu­dan. Hauen aurrean, zer egin? Norantz jo? Nola egokitu?

45 urte­ren buel­tan idaz­le iza­tea­re­kin ames­ten dut…

ENTZUTEN NAUZU? Saia­ke­ra gor­puz­tu bat

Gor­putz pen­tsa­kor, sen­ti­kor eta poli­ti­koa ekin­tza eta pai­saia des­ber­di­ne­tan zehar pasioan jarri nahi dut, eta NERI(H)ARIren sor­kun­tza-artxi­pie­la­goa osa­tzen duten hain­bat irle­tan atse­den hartu:

0.  irla: “Zain. Gel­di­rik eta zain… Harrien eta men­dien antzera.”

1. irla: “Ez eza­ba­tu gor­pu­tza. Ez eza­ba­tu dantza.” 

2. irla: “Erre­fe­ren­tziak eta kone­xioak, kons­te­la­zioak edo ipa­ro­rra­tzak bailiran.”

3. irla: “Isil­ta­su­na­ri, gel­di­ta­su­na­ri eta hutsu­nea­ri tar­te bat.”

4. irla: “Atzera/aurrera begi­ra­koa, hain­bat olatu.”

5. irla: “BBBBB (beti bada bide berri bat).”

ENTZUTEN NAUZU? saia­ke­ra gor­puz­tu bat, mugi­men­dua eta pen­tsa­men­dua­ren arte­ko tran­tsi­toa nola gau­za­tzen den entzu­te­ko gogoa aten­di­tze­ko eta prak­ti­ka sen­tsi­ti­bo­ra era­ma­te­ko saia­ke­ra da. Pro­ze­sua­ren bar­ne­ko pro­ze­sua: dan­tza garai­ki­de­tik iza­te bat; doi­nu zeha­tzen entzu­nal­di bat; lite­ra­tu­ra­tik bar­ne-astin­tze bat; arte-plas­ti­koe­ta­ra ger­tu­ra­tze­ko desi­ra bat.

Badu leku hutse­ta­tik asko, eta hutsean ego­te­tik. Bai­ta kolo­re baka­rre­ko pai­saia infi­ni­tue­ta­tik ere. Gor­pu­tza eta hitza zuta­be nagu­si, bada ere saia­ke­ra baten idaz­ke­ta­ra­ko lehen gor­putz-zirri­bo­rroa. Esze­na­ra­tze bakar eta efi­me­ro bat.

FITXA ARTISTIKOA

Iker­ke­ta, zuzen­da­ri­tza eta inter­pre­ta­zioa: MYRIAM PEREZ CAZABON
Lagun­tza artis­ti­koa: AINARA LEGARDON, OIHANA VESGA, NAGORE LEGARRETA, BERTHA BERMÚDEZ, ADRIANA POUS, eta NERI(H)ARIren ibil­bi­de­ko par­te izan den lagun oro.
Mate­rial gra­fi­koa eta ikus-entzu­nez­koa: NAGORE LEGARRETA, NERI(H)ARI.

Diru­la­gun­tza: SORTUTAKOAK-GIPUZKOAKO DANTZAGUNEA.