MYRIAM PEREZ CAZABON

KOREOGRAFOA | DANTZARIA | IRAKASLEA

MYRIAM
PEREZ
CAZABON

KOREOGRAFOA
DANTZARIA
IRAKASLEA

Dan­tzan bere lehen urra­tsak Irun eta Donos­tia artean ema­ten ditu. Dan­tza garai­ki­de­ko goi-mai­la­ko ikas­ke­tak Rot­ter­da­me­ko CODARTS-en buru­tzen ditu.

2004az geroz­tik dabil Myriam dan­tza garai­ki­dea­ren arloan koreo­gra­fo, dan­tza­ri eta ira­kas­le lan­bi­de­tan jar­du­nean, musi­ka edo­ta soi­nu artea, antzer­kia, zinea, argaz­ki­la­ri­tza, arte plas­ti­koak eta lite­ra­tu­ra beza­la­ko Arte-dis­zi­pli­na ezber­di­ne­kin har­tu-ema­ne­ra­ko inte­re­sa azpimarratuz.

Inte­res per­tso­na­lek eta nor­be­re hiz­kun­tza koreo­gra­fi­koan sakon­tze­ko beha­rrak bul­tza­tu­rik, 2016an sor­tzai­le modu­ra bere ibil­bi­de per­tso­na­la­ri ema­ten dio hasie­ra. 2026 urtean Dan­tza­zen babe­sa jaso­tzen du Itsa­sar­gi Artis­ta modu­ra, 2026an, espa­rru hone­tan sen­do­tze­ko bul­tza­da gisa.

Batez ere, dan­tza garai­ki­deaz ger­tua­go­ko dis­zi­pli­na bat egi­tea inte­re­sa­tzen zait, eta esze­nan, dan­tza­riak bai­no, per­tso­nak ikus­tea. Horre­ga­tik, nire irmo­ta­su­na, dan­tza­riak dan­tza­tu behar ez due­nean zer ger­ta­tzen den eta koreo­gra­fia­ren atze­kal­dean zein izku­ta­tzen den iker­tzen; esze­na gel­die­nak eta isi­le­nak zain­tzen.

NERI(H)ARI

NERI(H)ARI

Hain­bat urtez lan koreo­gra­fi­koak gara­tzen egon ostean, 2016an eki­ten dio kon­pai­nia modu­ra bere ibil­bi­dea­ri, Eus­ko Jaur­la­ri­tza­ren diru lagun­tza­ri eta Gipuz­koa­ko Dan­tza­gu­nea­ren eta Donos­tia Kul­tu­ra­ren elkar­la­na­ri eta babe­sa­ri esker. Myriam Perez Caza­bo­nek bere sor­kun­tza per­tso­na­lak NERI(H)ARI izen­pean ego­ki­tzea era­ba­ki­tzen du, non proiek­tu ani­tzak eta dis­zi­pli­nar­te­koak batzen dituen.

Dan­tza per­tso­nen emo­zio-zirri­ki­tuen isla beza­la, isil­ta­su­na komu­ni­ka­zio bide beza­la eta gel­di­ta­su­na mugi­men­du for­ma beza­la uler­tzen ditu, batez ere pre­sen­tzia­ren eta begi­ra­da­ren garran­tzia azpimarratuz.

Bere hiz­kun­tza dan­tza garai­ki­de bilu­zia beza­la defi­ni­tzen du, hau da, fina, gar­de­na eta zeha­tza. Hala, zain­du nahi ditu poe­ti­ko­ta­su­na eta iru­di­te­gia, sortzailearen/dantzariaren zaur­ga­rri­ta­su­na eta pro­ze­suen ikus­ga­rri­ta­su­na. Bai­ta dis­zi­pli­nar­te­ko­ta­su­na ere, kon­ta­ke­ta­ren plas­ti­ko­ta­su­na bere iker­ke­ta lana­ren ardatz har­tu­ta, eta dan­tza­ren berez­ko trans­mi­sio­ra­ko eta komu­ni­ka­zio­ra­ko balioa indar­tu asmoz.

Bere egi­teen eta sor­tzeen indar­gu­neak dira txi­ki­tik eta ger­tu­tik lan­tze­ko hau­tua, arti­sau­tza­ren eta “Arte-zain­tza­ren” moduei entzu­nez eta hauek ain­tzat hartuz.