TRANSMISIOA-BITARTEKARITZA
“Guztian dago dantza; guztiongan dago dantza”
Myriam Perez Cazabonek bere ibilde profesionalean zear sorkuntza, interpretazioa eta transmisioa, 3 lan-lerroak txirikorda moduan uztartu ditu, elkar sostengatuz eta elikatuz.
2004 urtean abiatu zuen dantza garaikideko irakaskuntza eta transmisio bidea, Euskal herriko hainbat zentro eta espazio publiko zein pribatuetan jardunez, bai klase jarraiak eskeiniz bai eta lantegi puntualak. Dantza garaikidean bere jakintza eta praktika modua, haur, heldu zein nagusiekin, adin ezberdinetako hartzaile profesional eta amateurrekin konpartitu du, eta horretan dirau egun ere.
Keinu txikien handitasuna eta mugimendu delikatuenen indarra azpimarratzen ditu, hauen esanahiaren eta plastikotasunaren bilaketa bultzatuz norbere gorputz-narratibo eta poetikoen eraikuntzarako.
Dantza, idazketaren antzera ulertzen du, arte disziplina ezberdinen elkarrizketatik eta elkar eragitetik modu sinestesikoan landuz. Bere praktikan esperimentazioak, esplorazioak, inprobisaketak eta jolasak leku zabal bat hartzen dute.
Arreta berezia eskeintzen dio presentziari, izateari eta egoteari, eta honekin lotuta, mugimenduaren beharrezkotasunari eta benetakotasunari. Bere dantza-hizkuntzaren eta mugimendu-praktikaren ardatzetako bat begiradaren lanketa da, hau da, begiradaren kontaketan sakontzea.
Azken urteotan, bitartekaritza proiektuetan elkarlanean dabil ere. Dantza garaikidearen esperientzia eta mugimenduaren bidezko adierazbidea pertsona eta kolektibo anitzetara gerturatzea eta gorputzen akziorako, expantsiorako eta presentziarako aukera eta modu anitzak eskura jartzea du helburu. Hau da, pertsona orori dantza hurbil sentiarazten laguntzea; dantzak pertsona oro besarka dezala saiatzea; dantza denon eskura jartzea.
“Gorputz anitz; dantza anitz”
Bitartekaritza proiektuetan Myriam dantza garaikidearen eta pertsonen bitarte horretan ezartzen da, zubi lanak eginez, bi aldeen arteko erakargarritasuna sustatuz eta praktika somenaren eta irudimenaren garapenarekin inplikatuz.
Hala, bitartekari modura bere eginbehartzat ulertzen du dantza, sormena eta irudimena, pertsona eta kolektibo ororen narratiben eraikuntzarako gorputzetan berezkoak diren balibide baliotsuak, azale(ta)ratzea, luzatzea.
NERI(H)ARI
neriari
neri — hari
(H)
(proiektu pertsonalentzako espazio eta denbora ‑a lo mío-)
(Myriamen eta publikoaren arteko lotura, bi norabidezko afektua)
(entzunezin edota ikusezin, baina hautemangarri, sentikor)