NUNAVUT
NUNAVUT
Estreinaldia: 2022/06/25 Gazteszena (Donostia)
55’
Ez-ohiko espazioa (barrualdean eta kanpokaldean)
Teaser: https://vimeo.com/745373697
Promo bideoa: https://vimeo.com/718388162
Estreinaldia: 2022/06/25 Gazteszena (Donostia)
55’
Ez-ohiko espazioa (barrualdean eta kanpoaldean)
Teaser: https://vimeo.com/745373697
Promo bideoa: https://vimeo.com/718388162
Noiz utzi genion haur izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?
NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.
Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak.
Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea…?
NUNAVUTek “gure indarra” edo “gure lurra” esan nahi du Inuiten hizkuntzan. Gurea, generazio ezberdinetako pertsonen arteko bilguneak berreraikitzeko eta afektuzko hartu-emanak berraktibatzeko espazioen aldarrikapena da: lurralde utopiko bat eraikitzeko saiakera, non maitasuna, munstroak eta jolasa gailentzen diren. Non den gelditu egiten dena, eta begiratzea eta entzutea besterik ez den geratzen. Ondoren, guztia gertatzen da…
Dantza garaikidea, soinu artea, arte plastikoak eta ipuin kontaketak batzen dituen proposamen hibridoa.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia, zuzendaritza: MYRIAM PEREZ CAZABON
Sorkuntza kolektiboa: IDOIA HERNANDEZ “HATXE”, OLAIA VALLE, NEREA GURRUTXAGA, LEIRE OTAMENDI, PERU GALBETE, MYRIAM PEREZ CAZABON
Interpretazioa: OLAIA VALLE, LEIRE OTAMENDI/NEREA GURRUTXAGA, PERU GALBETE
Jantziteria eta material eszenikoa: CLARA VIRGILI
Laguntza artistikoa eta zuzendaritzarena:: OIHANA VESGA, BERTHA BERMUDEZ, IDOIA ZABALETA
Soinua: IÑIGO EGUIA
Material grafikoa eta ikus-entzunezkoa:: ETANOWSKI, NAGORE LEGARRETA, KENSA PRODUKZIOAK
Dirulaguntza: EJ-GV KULTURA SAILA
Babesa eta elkarlana: DONOSTIA KULTURA, GIPUZKOAKO DANTZAGUNEA, AZALA KREAZIO ESPAZIOA, LEZOKO UDALA-GEZALA AUDITORIUMA, IRUNGO UDALA-AMAIA KZ, DURANGOKO UDALA-SAN AGUSTIN KULTURGUNEA
PROIEKTUAK