40.BG|PROZESUA

40.BG|PROZESUA

40. BG (bide­gu­ru­tzea) | PROZESUA 2022 urte­tik su txi­kian sukal­da­tzen,  modu pau­sa­tuan lan­tzen dagoen epe luze­ko berri­kus­te, sakon­tze eta expan­tsio pro­ze­su bat da, bere bai­tan eta seria­zio baten antze­ra, proiek­tu ezber­di­nak jaso­tzen dituena.

Bada, pro­fe­sioan 20 urte­tik gora­ko ibi­lia­re­kin, Myriam Perez Caza­bo­nen ibil­bi­dea­ren memo­ria lan­ke­ta bat; aurre­rantz begi­ra­tu ahal iza­te­ko, atze­ra begi­ra­tze bat, edo ber-begi­ra­tze bat. Bada, ere, bidean ego­te eta egi­te eten­ga­be bat.

40. BG | PRO­ZE­SUAn, gaur egun arte, ira­kur­ke­ta den­bo­ra luze eta amai­ga­be baten aztar­na txi­ki batek, iker­ke­ta ildo nagu­si batek, bi elkar­la­nek eta izen bere­ko sor­kun­tza proiek­tu batek egi­ten dute bat edo elkar­bi­zi­tzen dira: artxi­pie­la­go bere­ko irlak edo­ta men­di­ka­te bat bai­li­ran. Erroan, guz­tiak bil­duz eta lotuz, gal­de­ra aman­ko­mu­nak: ZER, ZENBAT, NOLA eta ZERTARAKO.

Pro­ze­su hau bada, dis­zi­pli­na ezber­di­ne­ta­ko artis­ta lagu­nek babes­tu­rik eta akon­pai­na­tu­rik, bakar­da­de­tik iga­ro­tze bat pen­tsa­men­du, ekin­tza eta pai­saia des­ber­di­ne­tan zehar. Haus­nar­ke­tak, kez­kak eta desi­rak bil­duz barru­rantz begi­ra­tze eta entzu­te bat, hiru arloe­ta­tik (per­tso­na­la, pro­fe­sio­na­la eta sozia­la) eta hiru ideia nagu­si­ren ingu­ruan: gor­putz-pen­tsa­ga­rria, gor­putz-sen­ti­ko­rra eta gorputz-politikoa.

Badu espa­zio hutse­ta­tik asko, eta gel­di­ta­su­na­ri den­bo­ra eskein­tze­tik. Bai­ta pai­saia zabal eta infi­ni­tuen iru­di­te­gi­tik, man­tso ibil­tze­tik eta bidai-mape­ta­tik. Badu ere, oze­ne­ko pen­tsa­men­du eta bar­ne-ohiue­ta­tik; aza­le­tik, hezu­rre­ta­tik eta hara­gi­tik. Gor­putz zaur­ga­rri, mugi­me­du sotil eta dan­tza biluzitik.

40. BG | PROZESUA, narra­zio ekin­tza­ren plas­ti­ko­ta­su­na ardatz duen iker­ke­tan sakon­tze bat da, non, dan­tzak berez­koa duen komu­ni­ka­zio­ra­ko balioa arti­ku­la­tze­ko, gor­putz, soi­nu eta mate­rial ezber­di­nen era­bi­le­ra ardatz eta dis­zi­pli­na arte­ko hibri­da­zioa oina­rri diren. Eta bide para­le­lo batean, bada ere, koreo­gra­fia sor­kun­tza­ren eta idaz­ke­ta­ren arte­ko ger­tu­ra­tze umil eta xamur bat.

Pro­ze­suak bere bai­tan 5 lan-ere­mu jaso ditu, proiek­tu zeha­tzak gara­tuz eta haue­ta­tik jarrai­kor­ta­su­na duten bide berriak era­to­rriz eta zabal­duz ere:

SORKUNTZA KOREOGRAFIKOA SINTONIZATZEKO IRAKURKETAK 
(ARTIK 2023) edo ira­kur­ke­ta den­bo­ra luze eta amai­ga­be baten aztar­na txi­ki bat.

ISILTASUNA ZIZELKATZEN 
Sofia Mar­ti­nez kon­po­sa­tzai­lea­re­kin eta Lalle­men-Mar­ques kita­rra biko­tea­re­kin elkar­la­na, Donos­tia­ko Musi­ka Hama­bos­tal­di­ko Taba­ka­le­ra Dan­tzan Sor­kun­tza ego­nal­dia­ren bai­tan, 2024

Tea­ser: https://vimeo.com/1019395384

ENTZUTEN NAUZU?
SAIAKERA GORPUZTU BAT
«ez eza­ba­tu gor­pu­tza; ez eza­ba­tu dan­tza»
Hitzal­di per­for­ma­ti­ko-dan­tza­tua, SORTUTAKOAK (2024) pro­gra­ma­ren bai­ta­ko iker­ke­ta-egoi­tza­ren emaitza.

Info gehia­go: ENTZUTEN NAUZU?

HARRIAK, AZALERAK, TOLESDURAK
«zer idaz­ten dute gure gor­pu­tzek?»
Dan­tzaz-ekin sor­kun­tza elkar­la­na, KINTSUGI proiek­tua­ren bai­tan, 2025

Tea­ser: https://vimeo.com/1101154558

40. BIDEGURUTZEA PIEZA
«beti bada bide berri bat»
Sor­kun­tza proiek­tua (2026)

Info gehia­go: 40. BG PIEZA