40.BIDEGURUTZEA

40.
BIDEGURUTZEA

Estrei­nal­dia: 2026/02/21 Gaz­tes­ze­na (Donos­tia)
50’
Are­toa | Ez-ohi­ko espa­zioak (bar­neal­dean)
Tea­ser: https://vimeo.com/1168506509
Tea­ser pie­za + ins­tal.: https://vimeo.com/1170338302

Behin eta berriz erre­pi­ka­tzen zai­dan amets bat dut, hortz guz­tiak eten­ga­be eror­tzen zaiz­ki­da­na­re­na. Zer edo zerren amaie­ra isla­da­tzen omen du… Izan dai­te­ke bide­gu­ru­tze baten erdian aur­ki­tzen gare­ne­ko momen­tu horie­ta­ko bati ego­ki­tzea: atzean zein bide utzi? Aurre­ran­tzean zein auke­ra­tu? Badi­tut gai­na­za­le­ko geru­za gogo­rrak dese­gi­te­ko eta itza­lean, baz­te­rrean edo zirri­bo­rroe­tan gera­tzen diren bes­te egi­teei aten­di­tze­ko nahia eta beha­rra. Pila­tu zaiz­kit nora­bi­de argi­rik gabe­ko une naha­siak. Eta orain…? Zer egin, norantz jo, nola ego­ki­tu?

40. BIDEGURUTZEA Myriam Perez Caza­bo­nek lehen per­tso­nan bizi duen infle­xio une bat da: nor­be­ra eta ingu­rua gal­de­rez bete­tze bat.

Bada, 45 urte bete­ren buel­tan eta pro­fe­sioan 20 urte bai­no gehia­go­ko ibi­lia­re­kin, nor­be­re ibil­bi­dea­ren memo­ria lan­ke­ta bat; aurre­rantz begi­ra­tu ahal iza­te­ko, atze­ra begi­ra­tze bat, edo ber-begi­ra­tze bat. Epe luze­ko berri­kus­te, sakon­tze eta espan­tsio pro­ze­su baten par­te, bada ere, bidean ego­te eta egi­te eten­ga­be bat: pen­tsa­men­du, ekin­tza eta pai­saia ezber­di­ne­ta­tik bakar­da­dean iga­ro­tze bat.

Bate­ra uztar­tzen ditu orai­nean ego­tea­ren eta den­bo­ran irau­tea­ren soil­ta­su­na eta irmo­ta­su­na, sortzaile/dantzariaren izae­ra zaur­ga­rria eta poe­ti­ko­ta­su­na­ri nahiz iru­di­te­ria­ri lotu­ta­ko pai­saien erai­ki­tzea, bakar­lan modu­ra esze­na­ra­tu­ta­ko mani­fes­tu inti­mo honetan.

Pro­po­sa­men esze­ni­koan zehar­ka­tu­ri­ko haus­nar­ke­tak eta pai­saiak, prologo/epilogo gisa aur­kez­tu­ta­ko argaz­ki ins­ta­la­zioa­re­kin osa­tzen dira, non publi­koa­re­ki­ko har­tu-eman iraun­ko­rra­go bate­ra­ko bidea zabal­du nahi den.

Bada beti bide berri bat. Bes­te bide bat…

FITXA ARTISTIKOA

Ideia, zuzen­da­ri­tza, koreo­gra­fia eta inter­pre­ta­zioa: MYRIAM PEREZ CAZABON
Soi­nu kon­po­si­zioa: IDOIA HERNANDEZ – HATXE
Argaz­ki ins­ta­la­zioa: AITZIBER ORKOLAGA
Jan­tzi disei­nua eta errea­li­za­zioa: CLARA VIRGILI
Lagun­tza artis­ti­koa eta kan­po begi­ra­da: AINARA LEGARDON, OIHANA VESGA, NAGORE LEGARRETA, BERTHA BERMÚDEZ, ADRIANA POUS
Soi­nua: IÑIGO EGIA
Argiz­ta­pe­na: SERGIO GARCÍA
Mate­rial gra­fi­koa eta ikus-entzu­nez­koa: NAGORE LEGARRETA, KENSA PRODUKZIOAK
Ekoiz­pe­na eta bana­ke­ta: NERI(H)ARI – MYRIAM PÉREZ KAZABON

Diru­la­gun­tza: EJ-GV KULTURA SAILA, LEGAMIA — ERRENTERIAKO UDALA
Babe­sa eta elkar­la­na: DONOSTIA KULTURA, GIPUZKOAKO DANTZAGUNEA, DANTZAZ.

PROIEKTUAK