TRANSMISIOA-BITARTEKARITZA

“Guz­tian dago dan­tza; guz­tion­gan dago dantza”

Myriam Perez Caza­bo­nek bere ibil­de pro­fe­sio­na­lean zear sor­kun­tza, inter­pre­ta­zioa eta trans­mi­sioa, 3 lan-lerroak txi­ri­kor­da moduan uztar­tu ditu, elkar sos­ten­ga­tuz eta elikatuz.

2004 urtean abia­tu zuen dan­tza garai­ki­de­ko ira­kas­kun­tza eta trans­mi­sio bidea, Eus­kal herri­ko hain­bat zen­tro eta espa­zio publi­ko zein pri­ba­tue­tan jar­du­nez, bai kla­se jarraiak eskei­niz bai eta lan­te­gi pun­tua­lak. Dan­tza garai­ki­dean bere jakin­tza eta prak­ti­ka modua, haur, hel­du zein nagu­sie­kin, adin ezber­di­ne­ta­ko har­tzai­le pro­fe­sio­nal eta ama­teu­rre­kin kon­par­ti­tu du, eta horre­tan dirau egun ere.

Kei­nu txi­kien han­di­ta­su­na eta mugi­men­du deli­ka­tue­nen inda­rra azpi­ma­rra­tzen ditu, hauen esa­nahia­ren eta plas­ti­ko­ta­su­na­ren bila­ke­ta bul­tza­tuz nor­be­re gor­putz-narra­ti­bo eta poe­ti­koen eraikuntzarako.

Dan­tza, idaz­ke­ta­ren antze­ra uler­tzen du, arte dis­zi­pli­na ezber­di­nen elka­rriz­ke­ta­tik eta elkar era­gi­te­tik modu sines­te­si­koan lan­duz. Bere prak­ti­kan espe­ri­men­ta­zioak, esplo­ra­zioak, inpro­bi­sa­ke­tak eta jola­sak leku zabal bat har­tzen dute.

Arre­ta bere­zia eskein­tzen dio pre­sen­tzia­ri, iza­tea­ri eta ego­tea­ri, eta hone­kin lotu­ta, mugi­men­dua­ren beha­rrez­ko­ta­su­na­ri eta bene­ta­ko­ta­su­na­ri. Bere dan­tza-hiz­kun­tza­ren eta mugi­men­du-prak­ti­ka­ren arda­tze­ta­ko bat begi­ra­da­ren lan­ke­ta da, hau da, begi­ra­da­ren kon­ta­ke­tan sakontzea.

Azken urteo­tan, bitar­te­ka­ri­tza proiek­tue­tan elkar­la­nean dabil ere. Dan­tza garai­ki­dea­ren espe­rien­tzia eta mugi­men­dua­ren bidez­ko adie­raz­bi­dea per­tso­na eta kolek­ti­bo ani­tze­ta­ra ger­tu­ra­tzea eta gor­pu­tzen akzio­ra­ko, expan­tsio­ra­ko eta pre­sen­tzia­ra­ko auke­ra eta modu ani­tzak esku­ra jar­tzea du hel­bu­ru. Hau da, per­tso­na oro­ri dan­tza hur­bil sen­tia­raz­ten lagun­tzea; dan­tzak per­tso­na oro besar­ka deza­la saia­tzea; dan­tza denon esku­ra jartzea.

“Gor­putz anitz; dan­tza anitz”

Bitar­te­ka­ri­tza proiek­tue­tan Myriam dan­tza garai­ki­dea­ren eta per­tso­nen bitar­te horre­tan ezar­tzen da, zubi lanak egi­nez, bi aldeen arte­ko era­kar­ga­rri­ta­su­na sus­ta­tuz eta prak­ti­ka some­na­ren eta iru­di­me­na­ren gara­pe­na­re­kin inplikatuz.

Hala, bitar­te­ka­ri modu­ra bere egin­behar­tzat uler­tzen du dan­tza, sor­me­na eta iru­di­me­na, per­tso­na eta kolek­ti­bo oro­ren narra­ti­ben erai­kun­tza­ra­ko gor­pu­tze­tan berez­koak diren bali­bi­de balio­tsuak, azale(ta)ratzea, luzatzea.

NERI(H)ARI

neria­ri

neri — hari   

(H)            

(proiek­tu per­tso­na­len­tza­ko espa­zio eta den­bo­ra ‑a lo mío-)

(Myria­men eta publi­koa­ren arte­ko lotu­ra, bi nora­bi­dez­ko afektua)

(entzu­ne­zin edo­ta iku­se­zin, bai­na hau­te­man­ga­rri, sentikor)