MYRIAM PEREZ CAZABON
KOREOGRAFOA | DANTZARIA | IRAKASLEA
MYRIAM
PEREZ
CAZABON
KOREOGRAFOA
DANTZARIA
IRAKASLEA
Dantzan bere lehen urratsak Irun eta Donostia artean ematen ditu. Dantza garaikideko goi-mailako ikasketak Rotterdameko CODARTS-en burutzen ditu.
2004az geroztik dabil Myriam dantza garaikidearen arloan koreografo, dantzari eta irakasle lanbidetan jardunean, musika edota soinu artea, antzerkia, zinea, argazkilaritza, arte plastikoak eta literatura bezalako Arte-disziplina ezberdinekin hartu-emanerako interesa azpimarratuz.
Interes pertsonalek eta norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzaturik, 2016an sortzaile modura bere ibilbide pertsonalari ematen dio hasiera. 2026 urtean Dantzazen babesa jasotzen du Itsasargi Artista modura, 2026an, esparru honetan sendotzeko bultzada gisa.
“Batez ere, dantza garaikideaz gertuagoko disziplina bat egitea interesatzen zait, eta eszenan, dantzariak baino, pertsonak ikustea. Horregatik, nire irmotasuna, dantzariak dantzatu behar ez duenean zer gertatzen den eta koreografiaren atzekaldean zein izkutatzen den ikertzen; eszena geldienak eta isilenak zaintzen.”
NERI(H)ARI
NERI(H)ARI
Hainbat urtez lan koreografikoak garatzen egon ostean, 2016an ekiten dio konpainia modura bere ibilbideari, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzari eta Gipuzkoako Dantzagunearen eta Donostia Kulturaren elkarlanari eta babesari esker. Myriam Perez Cazabonek bere sorkuntza pertsonalak NERI(H)ARI izenpean egokitzea erabakitzen du, non proiektu anitzak eta disziplinartekoak batzen dituen.
Dantza pertsonen emozio-zirrikituen isla bezala, isiltasuna komunikazio bide bezala eta gelditasuna mugimendu forma bezala ulertzen ditu, batez ere presentziaren eta begiradaren garrantzia azpimarratuz.
Bere hizkuntza dantza garaikide biluzia bezala definitzen du, hau da, fina, gardena eta zehatza. Hala, zaindu nahi ditu poetikotasuna eta iruditegia, sortzailearen/dantzariaren zaurgarritasuna eta prozesuen ikusgarritasuna. Baita disziplinartekotasuna ere, kontaketaren plastikotasuna bere ikerketa lanaren ardatz hartuta, eta dantzaren berezko transmisiorako eta komunikaziorako balioa indartu asmoz.
Bere egiteen eta sortzeen indarguneak dira txikitik eta gertutik lantzeko hautua, artisautzaren eta “Arte-zaintzaren” moduei entzunez eta hauek aintzat hartuz.